2015(e)ko azaroaren 15(a), igandea

GURE PROIEKTUAK: Urteko euskararen asmoak. LORTU TXAPELAK.

Orain dela pare bat aste, gure bigarren proiektu txikia bukatu genuen: "Gure urteko asmo onen zerrenda." Hona hemen gure amaierako produktua:


Lehenengo, bozketa bat eginez, gelarako bost asmo onen zerrenda egin genuen (laranjaz eta urdinez):

  1. Euskaraz esaten saiatuko gara.
  2. Irakasleari entzun eta errespetatu egingo diogu.
  3. Taldeka lan egingo dugu.
  4. Eskua altxatuko dugu hitz egiteko.
  5. Blogean idatziko dugu noizbehinka

Ondoren, gelako kide bakoitzak bere asmo onaren kontratua idatzi eta sinatu zuen (pergamino itxura duten paperak). Gogoratzen al duzu zein den zurea? Idatzi ezazu iruzkin batean eta LORTU 3 TXAPELA. 


Azkenik, gure asmo onak betez gero lortu ditzazkegun sariak pentsatu genituen. 


Zer iruditzen gure asmo onen zerrenda? 
Gustatu al zaizu?

Noren...? LORTU TXAPELAK

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen familia aurkeztu nahi dizuet. Ikusi bideoa:


Orain, esaldiak idatzi eta lortu txapelak 
3 TXAPELA esaldi bakoitzarengatik.
TXAPELA 1 kenduko da euskaraz gaizki idatziz gero. 

Erabili hitz hauek: Pupu, Lore, Pupu eta Lore, Pirritx, Porrotx, Pirritx eta Porrotx, Marimotots, semea, alaba, seme-alabak, senarra, emaztea, gurasoak, etab.

Hona hemen gelan ikasitako adibide bat Simpson familiarekin:

  • Homer, Margen senarra da.
  • Marge, Homerren emaztea da.
  • Maggie, Bart eta Lisa; Homer eta Margen seme-alabak dira.

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Nor da nor? LORTU TXAPELAK


"Nor da nor? " jolasera jolastuko gara. 2 TXAPELA ongi jolastuz gero; eta beste 2 TXAPELA ongi idatziz gero. Hona hemen adibide bat:

Julen: Nire pertsonaia mutila da. Nire pertsonaiaK betaurrekoak ditu. Nire pertsonaiaK ile horia du. Nor da?

Ana: John da. Nire pertsonaia neska da. Nire pertsonaiaK ile horia du. Nire pertsonaiak bi ilekorda (trenza) ditu. Nor da?