2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Poliki mesedez... LORTU TXAPELAK



Aste honetan, Iruñeako denda batean, esaldi hau aurkitu nuen. Zer iruditzen zaizue? Oso harro sentitu nintzen gaur egun euskaldun berri asko egoteaz Iruñean, gure herrian, gu bezala!

EUSKARAZ hitzarekin esaldiak idatzi sarrera honetan, gehienez 2 esaldi idatz ditzakezue. Esaldi bakoitzarekin 2 txapela irabaz ditzakezue. Bilatu interneten, galdetu familiako kideei edo lagunei... Hona hemen nire esaldiak:

Euskaraz hitz egitea ez da zaila, saia gaitezen!

Zuk euskaraz egiten baduzu, nire irrifarra ikusiko duzu!

Kalabazak kalabaza... euskal halloween??? LORTU TXAPELAK

JARRAIBIDEAK

1. Lehenengo: IKUSI BIDEOA
2. Gero: Iruzkin bat idatzi sarrera honetan. Erantzun galdera hauei:

  • Nola izena du bideoak? (2 txapela)
  • Zenbat pertsona desberdin agertzen dira? (2 txapela)
  • Nolakoak dira agertzen diren pertsonak? (2 txapela)
  • Nolakoak ziren egiten zituzten kalabazak? (2 txapela)
  • Bideoa gustatu zaizu? Zergatik? (2 txapela)
3. Azkenik: Itxaron zure iruzkinaren zuzenketa... eta  txapelak!